Materialak

Azken eguneraketa: 2010-07-21

Saskia

Hutsik

Argitalpenak

Kaixo lagunok:

Badakizuenez, DDT Banaketak urteetan zehar ezagun egin da formatu ezberdinetan (disko, liburu, liburuxka, kamisetak...) kaleratutako idei eta planteamendu antiautoritarioen hedapenean komertzioaren logika eta errentagarritasun/etekinaren binomioa ekiditen duten kanalen bidez.

Horretaz gain, ia bere hastapenetatik, DDT ahalegindu da musika taldeei beren diskoak kaleratzen laguntzen eta noizbait ere egile edo kolektiboei beren liburu, liburuxka edo fanzineak. Ahalegintzen gara elkarrekikotasuna, elkar laguntza eta komertzialtasun eta lehiakortasunean oinarrituriko funtzionamenduetan ardatza dutenei laguntzen (alegia, gure parametroen inguruan zaudetenoi). Lehentasuna ematen diegu gure inguru gertuenenari laguntza ematen lehenbizi, Euskal Herria, gehien kontsultatzen gaituztenak direnak, badaude beste banatzaile/norbanakoak estatuko beste zenbait puntutan gestioetan lagun zaitzaketenak, baina oro har guregana jotzeko ahalegina eman duen oro laguntzen dugu, noski.

Hainbat CD, binilo, liburu lantegi, inprimategi, fotomekanika, diseinatzaile eta abarren kontaktuak ditugu, argia ikusteko horrenbeste ahalegintzen ari zareten hori kaleratzeko lagun zaitzaketenak eta horretarako baliabide baliagarriak izatea nahi dugu, zuen materiala mugitzen dugunean bezala hain zuzen.

Kontsultaren bat egin nahi badiguzue, jar zaitezte gurekin harremanetan:

Telefono/Faxa:  944790120
Emaila:  ddt@ddtgatazka.com

Eskerrik asko kontuan izateagatik ideien hedakuntzaren arlo guztietan.

Gatazka Gunea - DDT Banaketak

Tel/Fax: 94 479 01 20     E-mail: pedidos@ddtgatazka.com

Ronda 12 - 48005 Bilbo - Bizkaia - Euskal Herria