DDT-Gatazka Gunea | Berriak
Bilbora etorri da, Aste Nagusia!!!
<description>Bai, Aste Nagusia heldu da, baina gaur ez gaude ospakizunetarako, Bilboko Konpartsen baitan diren konpartsek 24 orduko plantoa egin baitute Udaletxeak egungo jai eredu herrikoi eta parte hartzailearen aurkako egindako erasoei aurre egiteko, eta nabaritzen ari da, kale bakartiek ez baitituzte asteburu batetan baino askoz jende gehiago.
Ondokoak dituzue hilabete bukaerako nobedadeak, badira batzuk:
* Sintonics eta JTM 45en arteko elkarlaneko CDa.
* Klabo Oxidadoren CD-Ra.
* La Harporen diskoa.
* Go! Popitasen bigarren diska.
* Dramaren single berria.
* Kids Panteraren single polita.
Aste Nagusiaren aurreko nobedadeak
<description>Beno, oraingoan ez daude gauza asko, arnasa hartzen dugu Aste Nagusien aurretik:
* Raul Ruano Bellidoren "Sociologia y anarquismo" liburua.
* Ras eta Disturbance Project grindcore taldeen arteko 10" elkarlana.
* Guerrilla Urbanaren "Incendiario" diskoa dugu berriz ere eskuragarri.
Abuztu hasierako berrikuntzak
<description>Kaixo,
Aste honetan ondoko berrikuntzak igotzen ditugu:
* Cementerio Doom/Stoner taldearen lehen LPa.
* 7 Grillos beteranoen "Ausentes" lan berria.
* Hachazoren agur diskoa, "Ganas de guerra"
* Krater eta No Komplyren arteko elkarlana.
* Eta William Godwini buruzko Raquel Sanchezen "La razon libertaria" liburua.
Uztaileko hirugarren asteko nobedadeak
<description>Aste honetan zenbait nobedade daude, DVDetan bereziki:
* Genaren "En la calle" bigarren CDa.
* Factor 77 mirandarren aurkezpena.
* "Autonomía obrera" DVDa.
* "Alta tensión" dokumentala.
* "Banlieues", 2005eko amaieran frantziar Balieuetan izandako matxinaden DVD dokumentala.
* "Londres no es Sevilla", Casas Viejas gune okupatuaren kanoratzearen dokumentala.
* Felix Rodrigo Moraren "Borracheras No" liburua.
* Joaquín Beltrán Dengaren "El productor".
* "La Comuna de los Balcanes" liburua.
Uztaileko lehen hamabostaldiko nobedadeak
<description>Kaixo guztioi,
Oraingoan azken bi asteotako nobedadeak aukreztuko dizkizuegu, badira zenbaitzuk:
* Behingoz heldu zaigu Elfo Negroren hirugarren lana, "Vitesse" izenekoa, Rockin' hardcore bikaina lehenbizikoz LP+CD formatuan aurkeztua.
* Bartzelonako Eskupe punk bizkorreko taldearen lan berria bi formatuetan: 12" eta Cd.
* Totalickers eta "El poder absoluto aniquila la vida", oraingoz CD formatuan.
* Infameren bigarren LPa, CDan ere eskuragarri dena.
* "Campesinos y revolución en Cataluña", Girona eskualdeko 1936-1939 arteko nekazal kolektibitateen inguruko liburua.
* "Contra todo pronóstico", Eztabaida gune antiautoritarioak Estatu Batuetan izandako animali askagintzaren aldeko mugimenduan sakontzen duen liburua.
* Kolonbiako lehendakari ohi berriari buruzko "El narcotraficante nº 82. Álvaro Uribe" liburua.
* Eta "Breve historia de la No-Violencia"
Hau guztiau duzue oraingoz jasotasko berrikuntzak.
Ekainaren amaierako nobedadeak
<description>Hilabetea amaitzeko musika ugari dakarkizuegu, gau hontan sutara jaurtitzen zaretenean soinu banda gisa eduki zenezaketena, kar kar kar:
* CD formatuan besteak beste, baditugu Rebaño de Dios, 80. hamarkadako euren soinuekin itzultzen zaizkigunak.
* Itzultzen diren beste batzuk Lágrimas y Rabia dira, "Desafecto" diskoarekin.
* Euskal talde antifaxisten kordinazioak, besteak beste "Borrokanrrola faxismoaren aurka" bilduma eman du emaitzat.
* Zamarra  bakarlariaren "Sueños de paz".
* Eta Latigazosen "80 per cent".
* Single formatuan batetik badugu Cop de Fona zaratatsuen diskoa.
* Eta Sub rats eta Siervos de Nadieren arteko elkarlana.
Elfo Negroren disko berria heltzen zaigu abiadura bizian: "Vitesse"
<description>Zorionekoak gara, pozgarria da maite ditugun taldeek albiste onak ekartzea. Iragan urtean JAN bazen "Y el kaos es la partitura en la que está escrita la realidad" diskoa zekarkiguna, Bilboko Hardcorearen beste talde klasikoa diren Elfo Negro arangoitiarrak dira oraingoan lozorro handi baten ondoren bueltatzen zaizkigunak disko berria besapean.
Oso urrun geratu dira beren hastapenak, zeinetan Münsterlan edo El Corazón del Saporen eraginak erabat agerikoak ziren, 2000. urtearen amaieran DDT Banaketakekin ekoitzitako taldearen izen bereko diskoaren oinarri izango ziren erritmo berdinak.
Urrun da "Margenes" diskoa ere, 2004an berriz ere ekoitzia DDT Banaketak eta In My Heart Empirekin batera, zeinean antzinako eraginak alboratu eta hardcore are eta tekniko eta rockzaleagoa egiteko, zeinak gabezi bakarra zuen soinu ilunegia bilatu nahi izana.
Urrun gelditu da ere beste zeregin eta taldetan (Inserta, Tr1c3, Los Brebes, Pateando Porkeria, Allnighters Club...) aritzeko egindako etenaldia, zeinean "Laster arte" esateko bi kantutako "Cuidado, os avisamos, somos los mismos que cuando empezamos" CDa oparitu ziguten (Deskargen sekzioan topa daitekeena).
Euren disko berriak "Vitesse" du izena, abiadura frantsesez, eta egia esateko izena ez datorkio batere gaizki.
Abiadura duten hamar kantu, baina askoz gehiago ere, erritmo aldaketa ugari, nahasgarriak, zuzenak, indar handikoak, zeinetan beren rock arimahandiena, Endstand bezalako taldeekin konpararazi dien bera, agerian geratzen den. "Cuidado..." diskoko "Kamiseta trapu bat da!" eta "Raubzeug on the road" beste kantu puzka mordoa aurkituko dugu, "La mujer maravilla", "Oxígeno", "Ulertzen?" edo "Dios no ha muerto".
Oso aurkezpen ederra, hirugarren lan hau aldi berean binilo formatuan aurkezten duten lehena dugu, beren kantu ederrak aurkezteko formatu atsegina. Gatefold edo karpeta bikoitzean aurkeztua, diskoa CD batekin dator, formatu digitala nahi duenarentzat bideragarri.
LP+CD disko hau Uztailetik aurrera salduko da hamar euroren trukean, DDT Banaketak In My Heart Empire eta Elfo Negroren ekoizpen berri batetan eta ohi bezala banatzaileentzako eskuragarri izango da trukaketen bidez.
Udako larunbatak Gatazka Gunean
<description>Uda berri batera iristen gara eta horrek esan nahi du asteburutan atseden txiki bat hartuko dugula Gatazka Gunean.
Gaur, Ekainak 19tik Irailaren 19 artean, udako larunbaten ordutegia 11:00etatik 14:00etara izango da, arratsaldeetan itxiko dugularik. Gainontzeko lanegunetan ohiko ordutegia mantenduko dugu.
"Egon hadi lo... ta jango haute", Odolaz Blai taldearen bigarren lana
<description>Odolaz Blai bizkaitar enkarterrietako talde gaztea dugu, Musikherria herri disketxearen aurkezpen lana eta maxi bat kaleratu ondoren, "Egon hadi lo... ta jango haute" bigarren disko luzea kaleratu duena.
Disko honetan euren Hardcore-Punk arima isurtzeaz gain, beren nortasun basatia aurkezten digute, hardcore oso astuna, indartsua, oso metalzalea egiten baitute, Anestesia edo Atxantatu taldeen modura trash puruenaren norabidea hartuz lotsarik gabe, nabariago egiten dena abeslariaren ahots guturalagatik, zeinak hitz nahiko argiak jaurtitzen dituen.
"Demasiado suficiente", Insohmnioren lan berria
<description>Insohmnio 2004an sortzen den ermuar taldea dugu, "Animal de noche" lehen lana kaleratu ondoren eta etenaldi bat izan ondoren zeinean taldekide aldaketaren bat izan zen, egoerari amaiera ematen diote "Demasiado suficiente" diskoaren grabaketarekin.
Bertan metal doinuak aurkituko ditugu, belaunaldi berrikoak, ahots indartsu batek gidatua, oihua eta rock doinuen erdibidean, hitz nahiko atipikoak abesten dituena.
Disko hau, aurkezpen dotorekoa eta zeinen gailetak biniloa simulatzen duen (izur eta guzti), DDT Banaketek banatzen dute eta zazpi eurorengatik eskura dezakezu.
Ekainaren erdialdeko nobedadeak
<description>Beno, iragan astean izandako Bilboko liburua azokak ekarritako lanaren ondoren, bueltan gatoz berriro nobedade ugarirekin:
* Berriz ere dugu eskuragarri "Klasse Kriminaleren" CDa.
* "Día a día", Ugly Bastardsen bigarrena.
* Atadxs a nadaren aurkezpena.
* Estufailum Chaun Chan fanzinearen zortzigarren zenbakia.
* César Galiano Royoren "El día de Barcelona".
* Marc Gavalda eta Hernán Scandizzoren "Patagonia petrolera".
* Jesus Castañar Perezen "Breve historia de la noviolencia".
* Eduardo Romeroren "Un deseo apasionado de trabajo más barato y servicial".
* Ricardo Ferrer Espinosa eta Nelson Javier Restreporen "Nos matan y no es noticia".
* Juanma Agullesen "Sociología, estatismo y dominación social".
Ekaineko lehen asteko nobedadeak
<description>* "Viento del Pueblo", Rai Ferrerren CNTren mendeurrenari buruzko eleberri grafikoa.
* "Lo Pitbull" komikia.
* "Ejércitos en las calles" liburuxka.
* Meidoren lehen CDa.
Maiatzeko azken asteko nobedadeak
<description>Beno, hauek dira oraingo nobedadeak:
* Insohmnio ermuarren "Demasiado suficiente" CD berria.
* Maximum Rock'n'Roll fanzinearen "Wellcome to 1984" LParen berrargitarapena.
* Claudio Lavazzaren "Autobiografia de un irreductible".
Gatazkaren nobedade berriak
<description>Zorionekoak gara Gatazka Gunean geroz eta argitaletxe gehiagoren titulu gehiago jasotzen ari gara depositoan, zuei geroz eta gai hautapen handiago erakutsi ahal dizuegularik. Oraingoan Capitan Swing Librosen katalogo osoa jaso dugu eta Akal Editorialen izenburu garrantzitsu asko ere jaso ditugu. Hauek dira oraingoan gomendatzen dizkizuegun titulu berriak:
* "El corto verano de la anarquía", Hans Magnus Enzensbergerren obra garrantzitsuenetakoa.
* Ilan Papperen "Historia de la Palestina moderna".
* Zygmunt Baumanen "La posmodernidad y sus descontentos".
* Virginia Tilleyren "Palestina/Israel: Un país, un Estado".
* Leon Trostkyren "Terrorismo y comunismo".
* Maquiaveloren "Florencia insurgente".
* Werner Sombarten "¿Por qué no hay socialismo en Estados Unidos?".
* Henri Pirenneren "La democracia urbana: una vieja historia".
* August Strindbergerren "Pequeño catecismo para la clase baja".
* "Los orígenes de la Mafia", Alexis de Tocqueville, Gaetano Mosca eta Leopoldo Franchettiren testu hautapena.
* Charles P. Kindlebergerren "La crisis economica 1920-1939".
* Karl Polanyiren "El sustento del hombre".
* The Levellersen "Los debates de Putney".
* Daniel Defoeren "Historia del Diablo".
* Emile Zolaren "La bestia humana".
* Bora Cosicen "El papel de mi familia en la revolución mundia".
* "Relatos de Kolimá" saga ikaragarriaren hirugarren titulua.
Maiatzaren erdialdeko nobedadeak
<description>Oraingoan zenbait musika erreferentzi dauzkagu, irakurketa apur batekin nahasiak:
* Oppugnoren CD berria.
* Minor Threaten omen den International Hardcore All Stars diskoa.
* Legacy of Cainen berria.
* Tenpelen "El metodo silencio".
* Fourscore gasteiztarren bigarrena.
* Corduraren "El incendio mas largo lan berriaren" CD bertsioa.
* El Egoren aurkezpena.
* "Industrias Mikuerpo" liburua.
"Vertido rockactivo", Insolventesen bigarren diskoa
<description>Insolventesek bigarren lana aurkezten digu izen bereko beren aurkezpen diskoa argitaratu eta bost urtera.
Ezagutzen ez dituzuenontzat, beren historia atzetik hasten da. Insolventesen zutoina orain hamar urte baino gehiago errotzen da, Sklerosis talde durangarra abiatzen denean. Hirukote bezala sendotu zen taldea, urte askotan aritu zen bere Punk-rock bizkorra aurkezten eta horren lekuko dira beren hiru lanak, "Puto Asko" (K7, 1999, DDT), "Volkete" (2001, CD, DDT) eta "Kaput!" (CD-K7, 2003, SKL).
Taldeak bere ibilbidea eteten du arrazoi ezberdinengatik, formazio aldaketak barne, eta berriro abiatzen dira Insolventes izenarekin. 2005an beren lehen lana aurkezten dute, horren harrera beroa izan zuena, Estatu osoa zeharkatu eta Atlantikoa zeharkatuz Mexikoraino ere iritsi ziren. Denbora guzti horren ondoren, abeslari berri batekin, "Vertido rockactivo" aurkezten digute, Punk-rock bizkor, gupidagabe eta hitz zuzenetako diskoa.
CNTk "A las barricadas" eta "Hijo del pueblo" abesti ezagunak berreskuratzen ditu
<description>"A las barricadas" eta "Hijos del pueblo" CNTren historiaren parte diren bi abesti aski ezagun dira.
"Hijos del pueblo" 1885ean konposatu zuen Rafael Carratalá Ramosek eta "A las barricadas", 1883an Waclaw Swiecickik idatziriko "Barsobiarraren" moldapena da, zeinen letra egokitua aurkeztu zen 1933an Tierra y Libertad aldizkarian.
Bi abestietaz ezagutu ditugun bertsioak 1936an grabatu zituen Bartzelonako Orfeó Catalak.
Hiurogeita hamar urte baino gehiagoren ondoren, sindikatuaren mendeurrenaren aitzakiaz, Bilbok CNTren Federazio Lokalak bi abestiak birgrabatzeko ideia kordinatu zuen, orkestra eta koral formatuan, eta emaitza bi abestien bertsio koral eta instrumentalak dituen diskoa dugu. Diskoak pista interaktiboa du grabaketa saioen bideoekin.
Maiatzeko lehen asteko nobedadeak
<description>Aste honetan irakurgaiak besterik ez dituzue aurkituko, horrenbeste aste musikal konpentsatzeko:
* Gorka de Oruetxeberriaren "Cuentos canallas de la Euskadi Punk y Sicaliptica".
* Erlantz Cantabranaren "Breve memoria-historia (subjetiva) del siglo XX y XXI".
* Felix Rodrigo Moraren idazki berria, "Crisis y utopia en el siglo XXI".
* Emma Goldmanen "La palabra como arma" dugu berriz eskuragai.
* Anarcoreta fanzinearen lehen bi zenbakiak.
* Jart@s fanzinearen agur zenbakia.
* Eta Urretxu-Zumarragako irrati librearen KKinzona fanzinea.
Paperezko katalogoa amaitua eta Apirileko azken hamabostaldiko nobedadeak
<description>Kaixo,
Lehenik, aipatzen dizuegu behingoz amaitu dugula paperezko katalogoaren edizio berriarekin eta aste honen erdialdetik aurrera jasotzen hasiko zaretela zuen etxeetan askok. Hainbat garbiketen ondoren, bizkaitarrok beti libratu izan gara ezabatzetik ez baitakigu zeintzuk jasotzen duten katalogoa baina eskaerarik egiten ez dutela Gatazkatik pasatzen direlako zuzenean. Posible da zu izatea ezabatuetariko bat, hots, katalogoa interesatzen zaizuna eta Gatazkatik pasatzen zarena zuzenean eta katalogoa ez jasotzea (aldez aurretik jasotzen jarraitu nahi duzula abbisatu arren ere, gure hanka sartzeagatik), egon lasai, aski duzu berriz ere abisatzea.
Era berean, gogoratzen dizuegu katalogoa eskuratu dezakezuela PDF formatuan gure web orritik deskargatuz, material guztien %70 inguru izango duena, beraz web orriak jarraituko du izaten modurik onena gauza guztiez ohartzeko, bai material guztiak nola berehalako eguneraketak.
Eta honi lotuta, katalogotik falta ziren azken nobedadeen berri ematen dizuegu jarraian:
* Bolketeren "Rock ala hil!" CDa.
* Habemus Kaosen CD-R bitxia.
* Malanocheren aurkezpena.
* DDTren edizio berria, Odolaz Blairen "Egon hadi lo... ta jango haute" bigarren lan luzea.
* La Stasiren "Llamando al Manzanares" LPa.
* "¿Por nuestra salud?" liburua.
* Julen Sanchez Ferreroren "Desmaskarando mi realidad".
Apirileko bigarren asteko nobedadeak eta Gatazkaren nobedadeak
<description>Aste honetan eguneraketa bikoitza egiten dugu, azken denboraldian testurik aurkeztu gabe baigenbiltzan eta gauza interesgarriak jasotzen ari gara.
DDTren eskutik:
* Ratas Kirotimikasen CD berria.
* Punkamine, Asel Luzarraga errepresaliatuaren taldearen konpaktua.
* "Not Salsa, just brutal music" Kubako muturreko metal taldeen bilduma.
* Eta "Cuba Metal" Kubako metal taldeen bilduma kolekzioaren lehen alea.
Gatazkaren eskutik ondokoak datozkigu:
* Max Auben "El laberinto magico" sagaren lehen atala, "Campo cerrado".
* Stefan Zweig handiak Americo Vespuciori eginiko biografia entretenitua.
* Kapusczinskik askagintza borroken inguruan idatziriko erreportaien bilduma osatzen duen "Cristo con un fusil al hombro".
Apirileko lehen asteko nobedadeak
<description>Benio, Aste Zaindua amaitu da eta segituan erakusten dizkizuegu nobedade berriak:
* CNTk hirurogeita hamar urte beranduago "A las barricadas" eta "Hijos del pueblO" kantuak birgrabatu ditu CD batean.
* Compas de Mas taldearen aurkezpen diskoa.
* Punktazo aguraindarren "Censura2" diskoa.
* Trokolo basauritarren lehena.
Martxoko azken asteko nobedadeak
<description>* CNTren mendeurreneko materiala sartzen amaitzen dugu: sudaderak, pizgailuak, giltzatakoak, libretak...
* Undecimo Mandamientoren kamiseta
* El Trono de Judasen kamiseta
* Tritureden lehen CDa.
Martxoko hirugarren asteko nobedadeak
<description>Oraingoan egun bat aurreratzen dugu katalogoaren eguneraketa, aitaren izenean hartu behar baitugu eguna bihar, zeinen artean CNTren mendeurrenaren ospakizuneko materiala nabarmentzen den:
* Zona 84 argentinarren bakarkako CDa.
* Zertxobait zaharkitu geratu den Zaragozako Expoaren aurkako "La gota que colma el vaso" bilduma.
* Tiparrakersen CDa.
* Insolventesen "Vertido rockactivo" bigarren lana.
* Neskentzako maukarik gabeko CNTren kamiseta.
* CNTren fashio kamiseta.
DVD kopurua bikoizten dugu
Martxoko lehen hamabostaldiko Gatazkaren nobedadeak
<description>Beno, Gatazkak ere gure sekzioa eguneratuko dugu pittin bat, hemen doazkizue zenbait titulu berri, horren berriak gaur goizean jaso ditugula batzuk:
* Zygmunt Baumanen hautapena hedatuz goaz, oraingoan "Vida líquida", "Tiempos líquidos" eta "Modernidad y holocausto" ezinbestekoak dakartzagula.
* Txalapartaren partetik Xabier Makazagaren "Manual del torturador español" datorkigu.
* Thoreauren desobedientzia zibilaren aldeko aldarria jasotzen dugu euskaraz.
* Ateismoaren sekzioan Meslierren "Memoria contra la religión" aurkituko dugu.
* Pepitas de Calabazak Jacques Meslierren "Instinto de muerte" memoriak aurkezten dizkigu, "L'Instinct de mort" eta "L'Ennemi public numéro un" filmak inspiratu dituena.
* La Linterna Sorda argitaletxe interesgarriak Juan Manuel Rocaren "La reacción conservadora" eta "Nación negra, poder negro" aurkezten dizkigu.
* Capitán Swing beste argitaletxe interesgarri batek Barbara Ehrenreich eta Deirdre Englishen "Por tu propio bien" eskaintzen digu.
* Egales argitaletxeak "Deseo y resistencia" estatuko mugimendu lesbianoaren historia azaltzen digu.
Martxoko lehen hamabostaldiko nobedadeak
<description>* "El tubo", Xavier Cañadasen kartzela kronika berria.
* "Agricultura campesina y capitalismo", Gatazka Gunearen liburuxka berria.
* Elencoren aurkezpen CDa.
* Encefalikaren edontzi-azpiko berria.
* EU Libre hip-hop abeslariaren lehen plastiko puzka.
Otsaileko azken asteko nobedadeak
<description>Ezer hobeago ziklomotor leherkorra, barkatu, ziklogenesi leherkorrari aurre egiteko ondokoa baino:
* Cretino komikiaren hogeitabigarren zenbakia.
* The Cyclops taldearen elkarlan berria, oraingoan 7 hatz beteko purpura koloredun biniloa Violent Headachekin partekatua.
* The Fight zaratatsuen aurkezpen LPa.
* Azpeitiako Txarrantxa tabernaren CD bilduma bikoitza.
Otsaileko hirugarren asteko nobedadeak
<description>* "Albania, laboratorio de la subversion" liburua.
* "Guia para la recoleccion de semillas" liburuxka.
* "El grito de la destrucción", Matanza Civil taldearen CDa.
<description>Beno, bi egun hauetan arazo teknikoak izan ondoren, berriz ere dugu orria martxan ondoko berrikuntzekin:
* Miquel Amorosen testu bilduma berria, "A carne viva".
* Infame japoniar-bartzelonarren bigarren CDa.
* Besthöven eta Betonen arteko elkarlan singlea.
* Almax eta Mistkafer zaragozarren elkarlaneko LPa.
* Eta Down to Agonyren "El sueño de vernos caer" LP berria.
Otsaileko lehen asteko nobedadeak
<description>Bigarrenekoa hasi dugu, baina tira:
* Ciutat Podrida (Intelectual punx ohia) fantzinearen bigarren zenbakia.
* Atencoko (Mexiko) gertakarien inguruko "Romper el cerco" DVDa
* Gargamboigen bigarren CDa, "Passatgers frenetics"
Urtarrileko azken bi asteetako nobedadeak
<description>Beno, berriz ere makinekin izandako arazoak direla eta, zeinak datorren astean konponduko ditugun behin betiko, oraingoan azken bi asteotako nobedadeak aurkezten dizkizuegu batera, nahikotxo direnak:
* Aspaldi sartu behar izan genuen liburua,  "Catalina y los bosques de hormigón" haurrentzako ipuina.
* Iraken okupazioari buruzko "Fuego a la pólvora"
* Disnationen "Cuanto más rápido y guarro, mejor" CD bikoitz eta DVDa.
* Jonny Gerriwelt amaiera ondoko "Living with class" diskoa.
* Txarralde iruindarren lehen diskoa.
* Colera balentziarrak desegin ondoko DSM-5 taldearen aurkezpen lana.
* The Peanut Vendorren 10 hatzbete gehi CDa.
* Botellón de Castigo eta Chancletaren arteko elkarlan singlea.
* Siervos de Nadie eta 101 Grados taldeen arteko elkarlan singlea.
* "Piztu Ekaitza" fanzine biziki interesgarriaren lehen zenbakia.
Urtarrileko bigarren asteko DDT eta Gatazkaren nobedadeak
<description>Beno,
Denbora zein gauza asko iragan dira azken eguneraketatik. Denetarik gertatu zaigu, Eguberria, gure web orriaren aurkako birus erasoa, eskaneatzeko eta diseinatzeko erabiltzen dugun ordenagailuaren aurkako beste birus eraso bat... Hots, kontu ezberdinek bultzatu gaituzte hilabete bat igarotzea eguneraketarik egin gabe. Baina beno, hemen dauzkazue nobedade mordoa.
DDTren eskutik:
* Los Amigos de Ludden testuen antologia
* "Tebeitos de ultrarradio / Noches de Mdma y rosas", Cretinoren komiki berria.
* Aversión a la nación fanzinearen seigarren zenbakia.
* A corps perdu nazioarteko fanzine anarkistaren lehen zenbakia.
* Amadeu Casellasen auzia azaltzen duen liburuxka.
* Ia bi urteko isiltasunaren ostean, Tupa fanzinearen zenbaki berria, zortzigarrena jada.
* Corduraren "El incendio más largo del mundo" disko berri zoragarriaren binilozko bertsioa.
* Mantala No! bakarlari gipuzkoarraren CD berria.
* Eta Irungo Apurtu punk taldearen disko berria urtetako isiltasunaren ondoren.
Eta Gatazkak ondoko liburuak aurkezten dizkigu:
* "Portu Sound", 50 urtetan izan diren Portugaleteko musika taldeen katalogo liburua.
* "Lluvia, hierro y Rock & Roll", Bilboko eskualdeko rockaren historia jasotzen duen Alvaro Heras Gröhren liburu entzutetsuaren bigarren edizioa.
* Iñaki Egañaren "Los crímenes de Franco en Euskal Herria".
* Bidea Helburu Taldearen "Indarkeriarik gabeko 500 ekintza / 500 ejemplos de No violencia" edizio elebiduna.
* "Guerrillas", Dirk Kruijten ertamerikar gerrilen inguruko liburua.
Abenduko laugarren asteko nobedadeak
<description>* Agenda Libertarioaren edizio berria, aurrekoa baino zertxobait deigarriagoa.
* Mujeres Preokupando fanzinearen zortzigarren zenbakia.
* Los Brebes taldearen "Motz" aurkezpeneko singlea.
* Anti-Playaxen diskoa LP formatuan.
"Empezamos un 23-F" agortua, laster berrargitaratuko dugu
<description>Batzuetan harritzekoa da Donette efektua, bat-batean lagunak azaldu zaizkigu toki guztietan. Aspaldi berririk ez zenuen jendeak deitzen gaitu orain disko honen berrargitarapena egin dugula jakin dutenean. Gu geu parte garen banatzaileon egoeraz asko dio honek eta dagoeneko hausnarketa egitera eraman gaituena.
Abenduko bigarren asteko nobedadeak
<description>Kaixo guztioi,
Lehenik eta behin barkamenak eskatu behar dizkizuegu web orrian izandako atzerapen itzelagatik, azoken eta kontzertuaren artean gainezka izan gara. Berriki amaitu dugu Durangoko liburu eta disko azoken edizio berria (bai ofiziala nola gaztetxekoa ere), zeinetatik pozik bueltatu garen. Ofizialean gure eskaintzak harrera ezin hobea jaso du gure harridurarako, iragan urtearekin alderatuz. Eta Sapuetxekotik pozik gatoz aurten behintzat antolakuntza aldetik zertxobait hobetu delako eta giro hobeagoa izan delako, iragan urteko hondamendiaren ondoren.
Oraindik arnasestuka gaudenez, gure aldetik datozen nobedade pare bat aurkeztuko dizkizuegu:
* Atzerapen handiarekin bada ere gure aldetik, behingoz aurkeztez dugu El Trono de Judasen "Zuzen AHTren aurka - Directos contra el TAV" zuzenekoa CD+DVD formatuan, Durangoz hegan egin duena, eta ohi bezala banatzaileentzako eskuragarri dena trukatzeko.
Q, Luther Blissetten eleberri ospetsua, lehenbizikoz euskaraz
<description>1999. urtean, Luther Blissett Project, ekintza deigarri eta bitxiak (2001. urteko "Panico en las redes" liburuan kontsulta daiteke beren ibilbidea) europar kolektibo antiautoritarioa zenaren idazle kolektibo batek izen berarekin "Q" eleberria kaleratu zuen.
Eleberri hau XVI. mendeko europar lurraldean izandako aro gatazkatsuaren birpasaketa ederra da. Basailuek ezin dute gehiago, jauntxoei lurrak lantzeagatik ordaindi behar dizkieten zergak batetik, eta Eliza Katolikoak bekatuak garbitzearen truke eskatzen dizkieten tributu geroz eta ugari eta puztuagoek itotzen dituzte. Azken egoera honek nazkatuta, Martin Lutero fraideak bere tesiak jartzen ditu Wittenbergeko katedralaren atarian, Alemania bereziki zatituko duen eliza barneko zisma piztuz, asko izango baitira, bai herri xumeak, nola printze alemaniarrek (botere eta independentzia gehiago nahi dutenak) bere ekimena begi onez hartuko baitute. Baina ez da aski. Laster ikusten da Luterok hierarkia bat ordezkatuko duela bera eta printze alemaniarrak buru dituen beste bategatik. Horreka sortuko da anabaptismoa eta batik bat alemaniar nekazal guden hazia, non nekazariek borrokatuko duten hamabi puntutako programaren alde, non jabetza pribatua, txanpona, basailutza eta, azken finean, errejimen feudalaren eta sortzen ari zen kapitalismoaren abolizia eskatzen zen.
Eleberria obra koral zoragarria da, hogeita hamar urte zalapartatsu zeharkatzen dituena, kontraerreformaren amaieraraino. Publiko guztiak gorestua, bai intelektualek, nola bereziki militantzia munduko militanteek (obraren jatorri bera dena), hizkuntza mordotara itzulia izan da eta zenbakiek hala baieztatzen dute: 200000 aletik gora jatorrizko Italian eta ez askoz gutxiago Estatu espainiarrean.
Idazleak ondoren Wu Ming ezizenera igaroko dira, zeinarekin idatzi dute, bai bakarka (Wu Ming 1, Wu Ming 2... ezizenekin) zein elkarrekin obra mordoa, "54" ederra edo aurten gaztelaniaz kaleratu den "Manituana", trilogia baten lehen atala.
Orain, lehenbizikoz, ezinbesteko obra honek hamargarren urteurrena betetzen duenean lehenbizikoz izango du euskarazko itzulpena, Ekoizpen Galduak, DDT Banaketak eta Gatazka Guneko kide baten proiektu apalak argitaratua, 612 orrialdeetako edizio txukunean. Bere salneurria 20 eurotakoa izango da eta 500 aletako edizio mugatua izango dena, zeinetik jada jendea kopiak gordetzea eskatzen hasi den jada. Dena ongi badoa, edizioari aparteko liburuxka batek lagunduko dio (eska iezaguzu jasotzen ez baduzu), hitzaurre moduko bat duena non Qren unibertsoaren eta euskal irudikariaren lotura posibleekin, eta bere mezuak Euskal Herrietan izan dezakeen harreraren inguruan.
Espero da edizio hau kalean izatea datorren astean jada, Durangoko Azokaren atarian.
Baina hori ez da guztia. Liburua ez da soilik formatu fisikoan izango eskuragarri. Egileen copyleft filosofia errespetatuz, liburua deskargatu ahalko da (arazo teknikorik ez bada behintzat) guztiz doan argitarapenaren lehen egunetik ondoko hiru web orrietan:
* www.wumingfoundation.com (Egileen web orria)
* abaingoardia.wordpress.com (Argitaratzailearen bloga).
* Eta www.ddtgatazka.com
Baina ez ahaztu, liburua ezin baduzue erosi eta ezin badituzue begiak galdu 600 orrialde irakurtzen monitorearen aurrean, eska iezaiozue zuen ikastetxe, fakultate, herri zein hiriko liburutegiari izan dezaten, zuen eskubidea da eta haien betebeharra izan beharko litzateke.
Alemaniar nekazarien aldarriarekin agurtuko gara gaurkoan:
Azaroko bigarren asteko nobedadeak
<description>Aste honetan ez dauzkagu nobedade asko, igandean amaitu behar den Bilboko Okasioko liburu azokak energiak xahutu dizkigulako, baina datorren astetik aurrera gauza ezberdinak aurkitu ahalko dituzue.
* Mariachi Guerrillaren bigarren CDa.
"Zuzen AHTren aurka": El Trono de Judasen zuzeneko disko berria
<description>2009ko Urtarrilaren 17an milaka pertsona Urbinara (araba) hurbildu ziren AHT Gelditu! Elkarlanak AHTren obrak zeharkatuko zituen manifestaziora. Amaieran, Ertzainak bortizki kargatu zuen manifestarien aurka, horren lekuko direlarik izandako zauritu zein atxilotuak, hasiera batetan Audientzia Nazionalera eraman nahi izan zituztenak terrorismo akusazioarekin, baina Aduientziak atzera bota zuena (horrek ez duelarik esan nai epaiketa baten zain ez direnik, izan ere desobedientzia eta beste zenbait delitu egosten baitiete).
Gau hartan bertan, Urbinatik kilometro eskas batzuetara, Gasteizen, Musikherria herri disketxeak AHTren aurkako plataforma honen deialdia osotuz jaialdi bat antolatu zuen, non beste talde batzuekin batera jo zuten El Trono de Judas iruindar semeek. Kontzertu hartatik punk boskote honen disko berria dator, euren lehen zuzenekoa, non 26 ostikada jasoko ditugun euren abesti klasikoenetatik gertuenekoenetarako bidaian, dantza egiteari utziko ez diogularik.
Osagarri bezala, diskoak DVD bat ekarriko du, non aurkituko ditugun lehenik kontzertu hartan bertan filmaturiko "Palestina" kanta. 2008an Mexikon zehar emandako biraren inguruko 30 minutuko dokumentaltxoa. Eta bukatzeko taldearen 13 urte gaizkiletzaren dokumentaltxoa.
Edizio hau 6 euroren truke salduko da, beti bezala banatzaileen eskura izango da trukaketaren bidez, eta disko bakoitzeko euro bat egun hartan atxilotutakoei zuzenduko da.
Azaroko lehen asteko nobedadeak
<description>* Isaac Puenteren "El Comunismo Libertario y otras proclamas insurreccionales" klasikoaren berrargitarapena, Gatazka Gunearen eskutik.
* Beste berrargitarapen bat, honakoa Traficantes de Sueñosen eskutik, Santiago Lopez Petiten "Entre el ser y el poder".
* Freesuckers burgostar gazteen lehen CDa, "Time for decontrol".
* Bajo presion basauritar gazteen aurkezpen txartela CDan.
Berrargitaratua Isaac Puenteren "El Comunismo Libertario y otras proclamas insurreccionales"
<description>Isaac Puente Amestoy, bizkaitar jatorriko mediku anarkista arabarra ideia libertarioaren eta garairako oso interesgarriak ziren osasuna eta higienearen hedatzaile handia izan zen, guda zibilean faxistek erail aurretik.
Bere obra ezagunenetako bat "El Comunismo Libertario" dugu, hedapen handiko liburuxka (100000 ale baino gehiago banatuak izan ziren 1933-36 urteen artean), eta bere eragina horren handia izan zen, CNTren 1936ko Maiatzeko Kongresuan bere tesien gehienak onartuak izan ziren helburu bezala, borrokaren aurretik egin zen azken ekitaldi anarkosindikalistaren baitan.
2003an, Felix Likiniano Kultur Elkarteak klasiko hau berrargitaratu zuen federazioen bidezko Udal Libreen ezarpena ikertzen duen obra, Isaac Puenteren beste artikuluekin batera, sexu moraltasun eta higienean, naturismoan eta begetarianismoan oinarrituak batik bat.
Luzez agorturik izan ondoren, Gatazka Guneak azken edizio hau berreskuratu nahi izan dugu, klasiko honen planteamenduak orain orduan bezain interesgarriak direla iruditzen baitzaizkigu.
Urriko hirugarren asteko nobedadeak
<description>Aste honetan hiru besterik ez ditugu aipatuko:
* Nerviosah taldearen lehen CDa.
* Xose Tarrio zenduaren "Recopilacion de textos".
Urriko bigarren asteko nobedadeak
<description>Aste honetan nabarmentzen ditugu:
* Motorsex beteranoen eta Zona 84 argentinarren arteko elkarlan CDa.
* Basauriko Txarraska Gaztetxearen 10. urteurrena ospatzen duen bilduma.
* The Yellow Big Machinen lehen lana, "I'm searching for friends".
* Koldo Zubeldiaren "Ehotako fantasien errota" eta "Antologia poetikoa" poema-liburuak.
* Jaime Semprunen ezinbesteko "El abismo se repuebla" liburuaren berreskurapena gure katalogoan.
"Detestable Raza Humana" eta "Vomitare y eskupire Punk Rock" txostenen behin betiko argitalpena
<description>DDT Banaketak-ek, bi argitalpenekiko etengabeko eskaeren aurrean, "Detestable Raza Humana" eta "Vomitare y eskupire Punk Rock" berrargitaratzen ditugu behin betiko edizioan, inprimategi digitalaren bidez eta liburu aldizkari formatuan.
"Detestable Raza Humana" Eskorbuto Zine bezala ezagunagoa den txostena dugu. Fantzineak prentsa, aldizkari eta fantzineetako artikulu ezberdinak biltzen ditu, hirukote santurtziarrak emandako irratiko elkarrizketak, azken hauek nabarmentzen direlarik, onerako eta txarrerako, talde ezagun honen hausnarketak islatzen baititu. Argitalpen berri honek, aurkezpen berriaz gain, hiru orrialde berri dauzka, 1991an Iosuk drogen aurka egindako iragarkia barne.
"Vomitare y eskupire Punk Rock" 80 eta 90. hamarkadako lehen urteetako punk taldeei buruzko txostena dugu, talde piloari eginiko elkarrizketa artikuluekin: MCD, La UVI, Commando 9 mm, Desechables, Optalidon, Parabellum, Yo soy Julio Cesar, MG-15, Danba, BAP!!...
Gatazkaren Abuztuko bigarren asteko nobedadeak
<description>Nola DDTn Bilboko Aste Nagusiaren aurreko alferkeria sartu zaigula ematen duen, Gatazkak gure sekzioa eguneratzen dugu hainbat izenburu interesgarrirekin:
* Raymond Carverreb "Catedral".
* "Leviatán", ziurrenik Paul Austerren eleberri onena.
* Hans Magnus Enzensbergerren "Política y delito".
* Irvine Welshen "Cola" eta "Porno".
* Zygmunt Bauman handiaren "Amor líquido".
* Rossana Rosandaren ezinbesteko "Brigadas Rojas" .
* Günther Andersen "Nosotros, los hijos de Eichmann" eta "Más allá de los límites de la conciencia".
* Arthur G. Solmssenen "Una princesa en Berlin".
Abuztuko lehen asteko nobedadeak
<description>* Vicepresidentes gasteiztarren lehen singlea gramaje altuko binilo gorrian.
* Iskarioteren lehen CDa.
* "Causa 661/52" DVD dokumentala.
* "Plataforma de trabajadores de servicios socio-sanitarios" liburuxka.
Uztaileko azken bi asteetako nobedadeak
<description>Oraingoan bi aste aipatzen ditugu batera, iraganekoan inplementazio arazoren bat izan baigenuen eta ez ziren erreferentzia guztiak azaltzen. Hona hemen:
* Kosetxa Propia aurkezpen CDa.
* Ki Sap valentziarren CD berria.
* Pota en la sopa vallekarren lehen CDa.
* Emile Pougeten "El sabotaje" klasikoa.
* Ken Knabben "El placer de la revolución".
* "Tiempo de crisis, tiempo de lucha" txostena.
* "Dentro, contra, fuera" liburuxka.
Uztaileko hirugarren asteko nobedadeak
<description>* Siervos de Nadie eta Anrcolepsiaren arteko biniloa (orbain beltzez zipriztinduriko binilo garden ederrean).
* Karbunkoren bigarren CDa, "Hazte camino".
* Izu Giroa fantzinearen 15. zenbakia.
* Alejandra fantzine feministaren hamaseigarren alea.
JANen kantu berri bat Deskargen sekzioan
Uztaileko bigarren asteko nobedadeak
<description>* Criiits eta Little Moroccosen elkarlan biniloa.
* Afonia eta Post Mortemen elkarlaneko CDa.
* Cretino komiki fantzinearen zenbaki berria, Munstroei zuzendua.
* "R-209", Animali Askagintzaren aldeko Frontearen inguruko liburua.
Uztailaren lehen asteko nobedadeak DDT eta Gatazkaren eskutik
<description>Oraingoan bi aldeak esfortzatu gara eta nobedade erakargarriak dakartzagu.
DDTren eskutik:
* "Historia del movimiento makhnovista", Piotr Archinoven klasikoa.
* "Poemas por ellas", Iker Garairen liburu berria.
* Loanen "Hontziria" bigarren diskoaren binilo bertsioa.
* Inugami eta Necesidad de Lucharren arteko elkarlan LPa.
* Caudillo & Carreroren bigarren CDa, "Lo que dicen las paredes".
* Eta No Idea hardcore taldearen lehen CD, "I won't change"
Eta Gatazkak:
* "Relatos de Kolimá" obraren lehen bi bolumenak, Varlam Shalamovek idatziak.
* Itziar Zigaren "Devenir perra" arrakastatsua.
* "La bala y la escuela", Pedro Garcia Olivoren liburu berria.
"Empezamos un 23-F", Bilboko punkaren klasiko bat
<description>DDT Banaketakek gure hogeigarren urtemugan katakonbetatik munduko hiruburuko punkaren klasiko bat berrargitaratuko dugu, "Empezamos un 23-F", orain 25 urte MCD mitikoek grabaturiko maketa.
MCD betidanik izan da gure zaletasunetako bat (hemen jarraitzen dugunona behintzat), bai bertako talde mitikoetako bat izateagatik, nola "Bilboko Gaztetxean" eta "Jodete" gurean 80. hamarkadan egiten zen punk diskoen gure disko gogokoenetakoak izateagatik.
"Empezamos un 23-F" 1984ko otsailaren 23an Pan-Pot estudioetan grabaturiko maketa dugu, garaian eskualdean ziren estudio bakanetakoan hain zuzen non garaiko bertoko talde askok beren abestiak errejistratuko zituzten disko edo maketetarako. Maketan ez dugu abesti ezezagunik aurkituko, bai ordea MCDren errepertorioko sei klasiko formatu nahiko oldarkorrean. Arrazoietako bat dugu Rockanek disko bakoitzean ahots ezberdina jarri izana, horrela "Bilboko Gaztetxean" ahots nahiko arrunta erabili zuen, ondoren "Jodete"-n ahots rockeroagoa jartzeko. Abesti batzuk ere bizkorrago grabaturik daude ondoren egingo zutena baino. Horren lekuko dira maketa osatzen duten abestiak, ileak eskarpien modura jartzen dituztenak, "Puta cerda" (Letra bikain batentzako lelo ezegokia, orain 30 urte baziren modernoak jada, "gafapasta" erabiltzen ez bazuten ere), "MCD", "Bilbao, mierda, Rock & Roll", "Popatik hartzera", "Vomitare" (Bilbo grisaren aurkako ukabilkada) eta "No hay libertad de expresion".
Diskoa birmasterizatu eta digitalizatua izan da bobina orijinaletik abiatuz, bere esentzia azken muturreraino mantendu nahi izan delarik (ez da ukitu ezta grabatu zuten unean eman zuten kolperen bat ere).
Diskoa hilabete inguru barru izango da eskuragarri eta 7 hatzbeteko biniloan aurkeztuko da, gatefold karpetan (karpeta bikoitza), kolore bizitan, abestien hitzekin, kredituak, eta abar. Gainera, beste zigilu batzuek biniloak oraindik erakartzen ez dituzten pertsonengana hurbiltzeko egin izan duten bezala, CD batekin etorriko da osatua, formatu digitalean entzun nahi dutenentzat.
Gure Botxoaren erlikia txiki honen zain geratzen gara, beti ere etorkizunari begira egungo taldeei so.
Ekaineko azken asteko nobedadeak
<description>* Resquicios kritika sozialerako aldizkariaren seigarren eta azken zenbakia.
* "Contra el nacionalismo, contra el imperialismo y la guerra: Revolución proletaria mundial", Anton Pannekoek eta Herman Gorterren liburua.
* Alessandro Bonanoren "No podreis pararnos" liburua dugu eskura berriz ere.
* "Bombas inteligentes", Ketesnuko nafartarren hirugarren CDa.
* Aurka punkzaleen estraineko CDa.
Estufailum Chaun Chan fanzinearen zazpigarren zenbakia.
Ekaineko hirugarren asteko nobedadeak
<description>* Mathieu Cormanen 34ko asturiar urriko "Incendiarios de idolos" liburua.
* Anti-Playaxen "Valencia, marca registrada" diskoaren CD bertsioa.
* The Sulfatorsen disko berria, "Good harvest this year" CD eta LPan.
* Eta Cretino komiki aldizkariaren monografiko berria Lagartija Nick taldearen inguruan.
Ekaineko bigarren asteko nobedadeak
<description>Beno, sare arazoak konpondu ditugu hein batetan eta denbora berreskuratuko dugu:
* "Barricadas en Barcelona", Agustiín Guillamonek idatzia, berriz ere eskuragarri.
* "Encendiendo la llama del ecologismo revolucionario" liburua.
* Dhul Karnainen estraineko CDa.
* "Sicarios del capital" DVDa.
* "Grecia Insurgente" liburuxka DVD osagarriarekin.
"Y el kaos es la partitura en la que está escrita la realidad", JANen diska berria
<description>Belaunaldi musikalak pixkana sortuz doaz, finkatzen dira eta, denboraren poderioz, neurri batean edo bestean desagertzen doaz, bakoitzaren amaiera ezberdina izaten delarik, batzuk guztiz desagertzen dira, beste batzuek musika munduan jarraitzen dute eta beste batzuek gogoko izan dutenarekin erlazionaturiko beste gaiekin aritzen dira (kolektibo militanteak...). Hor izan ziren 80 eta 90 hamarkadak... Azken hamarkada horren erdialde eta amaiera artean urtetan jotzen izan diren eta neurri batean edo bestetan ezagun egin diren taldeak sortu ziren, hauetako askok DDTrekin harreman estua izango zutelarik, hala nola Pateando Porkeria, Mundo Matadero, Ultima Neurona, Undecimo Mandamiento, Sklerosis, El Trono de Judas, Suspenders, Elfo Negro, Fallen... Zerrenda amaigabea da. Hauetariko asko desagertuz joan dira (azkenekoak izan dira Suspenders, eten teknikoan; Pateando Porkeria, orain ia urtebete zatitu zena; eta Fallen, Ekainaren 13an agur esango dutenak Zazpi Katu Gaztetxean). Eta hauen atzetik badator (heldu da dagoeneko) belaunaldi berria, aurrekoen egin zuten moduan.
Baina hemen jarraitzen duten talde nekaezinak geratzen dira. Hauetariko bat JAN ditugu, hamabost urte dagoeneko, taldekide aldaketa ugari formazio klasikoa desegin zenetik, baina berriz ere egonkortu dena ematen dutenak.
Horren fruitu dugu "Y el kaos es la partitura en la que está escrito la realidad" izenburu erakargarriko disko berria, JANen soinu ezagunarekin musikari dagokionez. Hardcore bizkorra (azeleraziorik gabe), erritmo aldaketak eta gitarkadak.
Berrikuntza abeslari berrian datza, Juanma abeslari orijinalaren doinuak jarraitu beharrean (haren ondorengo bi abeslariek egin zuten bezala) pertsonalitate propioa eman baitio. Melodiekin jarraitzen du beharrezkoa denean, baina doinu erlatsagoak sartu dituzte, zertxobait garratzagoak, zeinekin oroitzen dizkiguten beste talde batzuk, tartean oraingo Afganistán Ye-ye's dibertigarriak.
Disko liluragarri zein erakargarria zeina beste behin ekoitzia izan den talde bera eta DDT Banaketaken artean, eta zeinen salneurria 5 eurokoa den. Trukaketak ongi etorriak dira.
Abel Paz, ikusi arte
<description>Apirilaren 13an Diego Camacho, Abel Paz ezizenaz ezaguna, zendu izanaren albiste tristea jaso dugu.
Ikusi arte, adiskidea.
Abel Paz (Almeria, 1921eko abuztuak 12 - Bartzelona, 2009ko apirilak 13) Diego Camachoren ezizena da, idazlea, historiatzailea eta mugimendu libertarioko militantea. Nekazarien semea, langile eta burgesen arteko klase diferentzia haurtzaro zein gaztaroan gertutik ezagutzeak anarkista bilakatuko du. Gazteri Libertarioen Iberiar Federakundean zein Lanaren Konfederakunde Nazionalean (CNT) emango du izena.
Bartzelonara aldatu zen zortzi urte besterik ez zituenean eta Cloteko gau eskolan eingo ditu ikasketak. 1936an Cloteko defentsa talde konfederaletan izango da eta Los Quijotes del Ideal taldean parte hartuko du. 1938an Guda Zibilean Artesako frontean, Lleidan, borrokatuko du, 1939an, Bigarren Errepublika amiltzean Toulusen, Frantzia, errefuxiatuz. Argelès-sur-Mer, Bram, Saint-Cyprien, eta Le Barcarès kontzentrazio guneetan sartuko zuten, eta ondoren Alderdi Nazionalsozialistaren Atlantikoko harresian lan egitera behartua izango da 1941era arte.
Espainia frankistara itzuliko da eta birritan espetxeratuko dute. Frantziara itzuliko zen ondoren eta ez zen estatura itzuliko berriro 1977 arte Bartzelonako Grazia auzoan behin betiko finkatuz.
Hedabide libertarioetako kolaboratzailea, ekimen askotan hizlari moduan parte hartu du, eta idazle bezala nabarmentzen da, Buenaventura Durrutiren biografo ofizial bilakatuz. Durrutiren bere biografia hamalau hizkuntzatara itzuli izan da.
Bere burua anarkistatzat definitzen du eta honen definizioa 1997an "Espai de llibertat" agerkariari eskainiriko elkarrizketan ikus dezakegu:
Anarkista naiz eta anarkista izateak esan nahi du pertsona koherentea izatea (bake izpirituala, baretasuna, landa, ahalik eta gutxien, bizitzeko behar dena soilik lan egitea, edertasunaz, eguzkiaz gozatzea. Bizitza letra larritan gozatzea, orain letra xehetan bizitzen baita). Jarrera pertsonala izatea. Ideiak praktikara eramatea ahalik eta gehien, iraultza bat heltzea itxaron behar izan gabe. Hori orain egin daiteke. Kontzepzio filosofikoa dugu, bizitzaren aurreko jarrera. Gizarte hau oso gaizki antolatua dela ikusten dut, bai politikoki nola, sozialki zein ekonomikoki. Dena aldatu beharra dago. Anarkismoak bizimodu guztiz ezberdina aldarrikatzen du. Utopia hau egunero bizitzen ahalegindu zaitez.
Ordutik heriotzeraino hitzaldi ugari bultzatzen ditu anarkismoa eta 1936ko iraultzaren inguruan, inguru libertario eta zenetistan antolatuak.
Bere obretako batzuk
 Durruti: el proletariado en armas (hamalau hizkuntzatara itzulia), 1996an Durruti en la revolución española izenburuarekin berrargitaratua
Crónica de la Columna de Hierro
La Guerra de España: Paradigma de una revolución
Al pie del muro (Memorias 1942-1954)
Los internacionales en la Región española
Entre la niebla (Memorias 1939-1942)
Chumberas y alacranes (Memorias 1921-1936)
Viaje al pasado (Memorias 1936-1939)
La cuestión de Marruecos y la República española
CNT 1939-1951. El anarquismo contra el Estado franquista
"Durruti, en la revolución española" (Fundación Anselmo Lorenzo) eta "Vida y muertes de Buenaventura Durruti" (Els Joglars) dokumentalen gidoilarietako bat.
*Bibliografia *
Desarrollismoaren aurkako jardunaldiak Gatazka Gunean
<description>"Desarrollismoaren aurkako borrokaren alde...kontzientzia astindu!!" lemapean hitzaldi desberdinak antulatu dira Gatazka Gunean. Hona hemen egitaraua:
     Martxoak 5 osteguna   Gauzen historia, gizarte ereduen historia. "Gauzen presentzia" liburuaren aurkezpena Pablo Sastreren eskutik.
     Martxoak 10 asteartea   Lemoiz, Leitzaran, Itoitz,.... hurrengo geltokia AHTa.  "Los pulsos de la intransigencia" liburuaren aurkezpena Jtxo Estebaranz egilearen eskutik
     Martxoak 12 osteguna   Aintzinako munduaren heriotza Euskal Herrian "Requiem" liburuaren aurkezpena bere egilearen eskutik, Xipri Arbelbide alegia.
     Martxoak 26 osteguna   Salbuespen egoera eta zilegizko defentsa, AHTren aurkako mugimenduaren tresnen inguruko eztabaida . "Llamese cobardia a esa esperanza" Günther Anders filosofoaren liburu aurkezpena  argitaratzailearen eskutik. 
      Martxoak 31 asteartea   Gurasoak elkarteko kidea den Txusa Etxeandiaren eskutik "euskal gazteri borrokalariaren aurkako errepresioaren tresnak"
      Apirilak 2 osteguna  Behatokiko partaide batek, Julen Arzuaga hain zuzen ere, azken urteetako giro errepresiboari buruzko hitzaldia eskeiniko du. 
       Apirilak 4 larunbata.  Egun osoaren zehar hitzaldi antidesarrollistak (Coke, AHT, Supersur, Uribe Kotako PTP....) IZAR BELTZ Ateneoan (Andres Isasi 15, Irala-Bilbo).
   OHARRA:  azken hau izan ezik, ekitaldi guztiak Gatazka Gunean (Ronda kalea 12, Alde Zaharra, Bilbo) izango dira eta 20.00retan hasiko dira. 
"El hilo negro vasco", Gatazka Gunearen liburu berria
<description>Urtebete baino zertxobait gehiago iragan ondoren Gatazka Gunea liburuak argitaratzen hasi ginenetik (gure estreinekoak harrera beroa izan duten Jtxo Estebaranzen "Tropicales y radicales" libururaren berrargitarapena eta Andeka Larrea eta Garikoitz Gamarraren "Bilbao y su doble" izan ziren), liburu berri batekin gatoz oraingoan.
Liburua "El hilo negro vasco. Anarquismo y anarcosindicalismo en el País Vasco (1870-1936)" dugu, Alfredo Velasco Nuñezek egina. Izenburuak argi azaltzen duen bezala, egungo Euskal Autonomi Erkidegoan izandako mugimendu anarkistaren hastapenetan murgiltzen gaitu, orain arte gaiaren inguruan erreferentzi askorik ez baitzegoen argia ikusi zuenik; ezagutzen dugu egungo mugimendu abertzaleen jatorria, sozialistena, zeinak indar handia izan zuen lurralde bizkaitarretan bereziki, baina gutxi genekien pertsona eta talde libertarioez.
Liburuak hasiera du Giuseppe Fanellik Estatuan egindako birarekin I. Internazionala ezagutarazteko asmoaz, non parte hartu eta kordinatu zuten pertsona ezberdinek, tartean Manuel Cano gasteiztarra. Urteak iragan ahala ikusi ahalko dugu nola azalduz doazen pertsona, taldeak, lehen sindikatuak, borrokak, grebak; ulertu ahalko dugu nola izan zen posible Bizkaian urte askotan paper handirik jokatu ez izana sozialismoa beste lurraldeetan baino erradikalagoa zelako, Gasteizen ordea berehala sendotzen den heinean; ikusiko dugu nola argitalpenak anitzak zein sarritan motzak diren (El Combate, El Látigo, Solidaridad Obrera...); pertsonai garrantzitsuak (Galo Díez, Alfredo Donnay...); 1936ko Ekaina mugarri izanik, guda zibil eta erdibidean geratu zen iraultza sozialaren atariraino alegia.
Anarkismoaren lehen urratsak ezagutzeko lurralde hauetan eta (askok egin beharko luketen bezala) hortik aurrera aurrera egin eta ez geratu beste garaietan pentsatzen edota idei hertsiak defendatzen.
"Reencuentros", Insertaren disko berria eta haren bi kanta Deskargen atalean
<description>Iragan astean Undecimo Mandamientoren lan berria jaso izanaren poza izan bagenuen, aste honetan beste bat izan dugu.
Insertak bere lan berria du dagoeneko kalean, "reencuentros" izenekoa. "Escenarios de notiempo" lanekoa ildoari jarraituz aurrera egin dute, intentsitate eta abiadura erantsiz diskoa osatzen duten kantuei.
Horren froga, Deskargen atalean bi kanta jarri ditugu goza ditzazuen, "Reencuentros en el extrarradio" eta "Amodioa (My skin II)".
"Mas fuego", Undecimo Mandamientoren lan berria eta haren bi kanta Deskargen atalean
<description>Iragan astean Durangoko Azokaren aurrenekoen zurrunbiloaren erdian Undecimo Mandamientoren lan berria jaso izanaren poza izan genuen, denbora piloa eraman baitu sormenean eta hainbat entzule gogoz zituena.
Undecimo Mandamientok bere lan berria du dagoeneko kalean, "Mas fuego" izenekoa. "Libranos del mal" laneko ildoari jarraituz ostia txarreko punka entzungo dugu barra barra, ahots erlatsak gidatua zeinen osotasunak Potrotainoren moduko talde beteranoen soinua dakarkiguten.
Horren froga, Deskargen atalean bi kanta jarri ditugu goza ditzazuen, "Balas perdidas" eta "La cosnpiracion".
Ikusi arte, Iker
<description>Zertxobait bakarrago geratzen gara mundu madarikatu honetan.
Iker "Coprophagus", Venereal Disease taldeko abeslari eta Genital Herpess eta Reek of Putrefaction banatzaileak aurrera eraman zituenak utzi egin gaitu asteburu honetan, zur eta lur utziz guztiok bere bapateko heriotzagatik eta bere gaztetasunagatik.
Nahiz eta zertxobait frikia izan (nor ez da frikia gure mundutxo honetan?) elkarri adarra jo eta harekin eztabaida zitekeen pertsona zen eta ilusio handia zeukan bai bere taldearekin (bere burugogorkeriak egin zuen taldearen izena ezagun izatea gure eszenan, baita estatuko mugetatik kanpo, eta laster disko berria atera behar zuten, labean ez bada dagoeneko), baita zigiluarekin, uztea erabaki eta urtebetera berriro martxan jarri nahi zuena modu askoz umilagoan (horren lehen emaitza zen adibidez bere taldea eta Ruido de Rabiaren arteko elkarlan singlea).
Gaur arratsaldean izango da haren hileta 18:00etan.
Ikusi arte, Bixente
<description>Bart gauean bakarrik utzi gintuen mundu latz honetan Bixentek, lagun eta gasteiztar militante historikoa, zeinak Gasteizkoak eta Zapateneo Kultur Elkartea moduko kolektiboetan jarraitzen zuen.
Kolpe latza da bai bere sendiarentzat nola hain denbora luzean beti han izan dugun eta ezagutu ahal izan dugunontzat.
Lerro hauen bitartez DDT, Gatazka, Ekintza Zuzena eta beste adiskide guztiek besarkada bero bat bidali nahi diogu bere sendiari une latz hauetan.